XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaitarrak, ain zuzen be, aspaldiko gizaldietatik biotzetan ondo barrenduta eroien Begoña'ko Amagazko maitasun-lerak ortxe Begoña'ko santutegi inguruan dirdir dagi oraindik be.

Erdi Aroko bizkaitar semeen goraberak, alderdikerien burruka ta eztabaidak, itxasgizon, lugin, baserritar, artzain eta enparau guztiak ortxe, Begoña'ko Amaren oiñetan auspeztu ziran; ezbear eta zoritxarretan lez, pozaldi ta egun oparotsuetan be, Andra Maria'gana zuzentzen ziran, seme-alabak ustetsu amagana jo oi dabenez.

Ama orrek, jakiña, beti artzen zituan, eta gaur be artzen gaitu, bere Seme Salbatzailleagaz batera, txeratsu ta maitasunez gaiñezka.

On, eder eta egoki zan, beraz, Eleizeak be zaindaritza ori onartu ta baiak emotea.

Orrela egin zan.

Erroma'ko Aita Santu Pio X'garrenak, 1903'neko jorraillaren 22'an, idazki bereziz Begoña'ko Andra Maria Bizkaiaren Zaindari Nagusitzat izentatu eban.

Aurtengo udazkenez, itzaldi, bederatziurren eta jai, aundikiro ospatu izan da jazoera orren 75'garren urteurrena (1978).

Adi au be.

Sabin'ek bere eritxia eban Begoña'ko Amari buruz, 1894'an Bizkaitarra aldizkarian adierazo euskunez.

Maria'ri dautsagun eraspenak beronen misterioetan dau oiñarria.

Andra Maria'ren zerura Jasokundea, adibidez, amasei-amazazpi eleizatan ospatzen da Bizkaia'n; Araba'n ia bardin.

Begoña'ko Amaren jaia be dagonillaren 15'an egin oi da, guztiz aundikiro.

Arana'k ez eban ori nai.

Jai bi dira arentzat: bata Begoña'ko Amarena ta Jasokunde egunekoa bestea.

Gaur, naiz-ta eleiz-egutegian zergaitik ete? agertu ez, orrela dagigu: dagonillean, 15'an, Jasokunde egunekoa ta urrillaren 11'an Begoñakoarena.